Bi modu ditugu argazkia ateratzera goazenean kameran zehar ikusteko:
- Begitokia erabiltzean (optikoa edo elektronikoa izan daiteke, bakoitza bere izaerarekin).
- Kamararen pantaila erabiltzea (Live View deiturikoa erabiltzea).
Norberaren gustuak alde batera utziz, bakoitzak bere erabilera eta momentua du eta biak elkarren osagarri dira; zenbait gauza ezin dira begitokian egin eta beste zenbait gauza pantailan. Gainera, bakoitzan agertzen den informazioa ere ezberdina da (burbuila maila, zoom-a, ...).
Goazen bakoitzaren alde on eta txarrak ikustea:
Begitokia:
(Optikoa)
- Alde onak:
- Modu natural eta intuitiboena da argazki ikusteko. Ez da sentsorearen eta kameraren interpretazioa sartzen.
- Zuzenean objetiboan zehar ari zara ikusten.
- Polarizatzailearen efektua hobetoen nabaritzen da.
- Bateria aurrezten da! Begitokiko LCD txikiak soilik daude piztuta.
- Estabilizazio gehigarria ematen dizu. Eskuak nahiz eta modu egokian eduki eta zurrun eutsi, beti daukagu (batez ere nik, eskuetako dardara handia daukadala) eskuetako dardararen bat. Begia lotzean, hirugarren oinarri bat gehitzen zaio eta estabilizazioa handitzen da.
- Denbora-errealean ikusten dugu. Ez dago atzerapenik ikusten dugunean.
- Alde txarrak:
- Guk ikusten duguna eta makinak ikusten duena ez da berdina. Zenbat aldiz gertatu ote zaigu, begiekin argazki ederra ikusi begitokitik eta gero pantailak haren xarmarik ez izatea?
- Informazio gutxiago ematen dute begitokiek. Oinarrizko informazioa: ISOa, Exposizioa, denbora...
- Begitoki askok ez dute ondoren sentsoreak harrapatuko duen guztiak hartzen. Ixkinetako zati txikiak galdu egiten dira, eta ondoren, nahi ez genituen detaile eta elementuak agertzen dira (Ingelesez, coverage deitzen da: 100%, %97 eta %95 dira ohikoenak, lehena egokiena izanik; erakusten duen guztia agertuko da, besteetan ordea zatitxoren bat galduko da ixkinetan).
- Eguzkia edo argi iturri indartsuren bat badugu, begiei kalte egin diezaioke.
![]() |
| Argazkilaria begitokitik lan egiten |
Pantaila:
- Alde onak:
- Azken argazkiaren antza handia izango du pantailatik ikusten dugunak. Interpretazio errealena da.
- Informazio gehigarri asko ikusi dezakegu: begitokikoaz gain, burbuila maila, gida laguntzaileak, histograma!, ...
- Zuribeltzean edo beste kolore-joko batean amaitu nahi badugu nola geratuko den ikusi dezakegu,
- Fokatzeko bi sistema bikain eskeintzen ditu: Focus Peaking deiturikoa eta zoom bidez eskuzko fokatzea,
- Pantailaren tamainua handia da begitokiarekin konparatuz.
- Pantaila batzuk, angulkuz eta posizioz aldatzeko aukera ematen digu.
- Alde txarra:
- Atzerapena dago ikusten ari garenaren eta gertatzen ari denaren artean. Denbora tartea txikia da baina oraindik nahiko nabarmena.
- Pantailan ikusten dena ez da azkeneko argazkia, haren interpretazioa baizik.
- Estabilizazio gutxiago!
- Bateria asko gastatzen du! Pantailak bateri asko eskatzen du.
![]() |
| Argazkilaria pantailatik lan egiten |

