viernes, 2 de enero de 2015

2014ko hoberenak


Aukeraketa guztiak zailak dira eta ez bada hala gertatu ez da aukeraketa ona izan. Aukeraketa guztiek zerbait galtzea edo bidean uztea dakarte. Batzuk aukeraketan sartuko dira; besteak, ez. Aukeraketa guztiak ez dira denen gustukoak, baina hauek dira nik aukeratutakoak.

2014ko urtearen emaitzak.

Azala. -1. 

Argazki bakoitza baso isil eta biluzi honen enbor bat bezalakoa da. Urrakiko gainetik oso hurbil, udazkeneko azkeneko egunetan bildutakoa; perretxikurik ez, baina pago motxak baziren.

Hastera goaz!


Urtarrila


Aurten ez dugu elur-negurik izan. Baina halakoen gogoan Urbasan ateratako hau.

Otsaila

Orendain, hasi berri den egun batean. Ohetik mantak kentzea bezainbeste kostatu zaio behelainoari desegitea.

Martxoa


Olaberriko txoko bat. Behin eta berriz ikusitakoa, aldamenean dauzkagun horietakoa. Egun batean beste begi batzuekin ikusten duzu eta erretratatzea besterik ez dago.


Apirila


Udaberriko egunak badira, dena berde bihurtzen direnak. Belarra berdea da, hostoak baita ere, loreak eta mendia. Goroldioa nola ez eta garoa, dena berdea, bizia eta gaztea. Udaberri berdeko egunak dira. Udaberria da eta berdea Agorregiko errekan.


Maiatza


Maiatzeko egunak luzeak dira, amaitzeko itxurarik ez duen uda baten moduan, eta iluntzeak atseginak itsasertzean, Hendaiako Dunbarrietan bezala.


Ekaina


Itzurungo proa eguzkia sartzen den lekura begira. Lurmuturrak eguzkia ikutu nahi du sudur puntarekin bada ere.


Uztaila


Uda iritsi da bete-betean. Egunak beroak dira eta gauak epelak, eta ez da nekerik ilundu osteko orduetan. Getaria ordu urdinean.



Abuztua


Agorrila. Sargoriak eta egarriak. Enborrik gabeko sustraiak ere ur bila doaz Lareon.



Iraila

Hegohaizeak hasi dira. Egunak laburtuz eta uda agurtuz, baina uda kutsuko arratsak dira, eta haizearen atzetik goaz altxorren bila. Txindoki, Lazkaomenditik.




Urria

Orozkoko basoetan, pagoa, argi-iturri, ez gaitezen galdu udazkenaren bila. Berandu, baina badator.



Azaroa

Ilargi argitan eta eguzkia atera aurretik, mendiak bere gala ederrak erakusten dizkigu. Burdingurutzetako gainetan.



Abendua

Urteko azken egunak azken hostoak bezala. Eta egoskor badira haritzak neguaren etorrerari ezetz esaten diotenak. Baina gupida gabe dator negua urruneko mendietatik haize hotzetan zamalka eta lapurtu dizkio hostoak. Uztegiko txoko batean.

Eta amaitzeko...




 Baliteke, aurtengo argazki esanguratsuena. Eta honekin, hurrengo urterarte esaten dugu!