viernes, 2 de enero de 2015

2014ko hoberenak


Aukeraketa guztiak zailak dira eta ez bada hala gertatu ez da aukeraketa ona izan. Aukeraketa guztiek zerbait galtzea edo bidean uztea dakarte. Batzuk aukeraketan sartuko dira; besteak, ez. Aukeraketa guztiak ez dira denen gustukoak, baina hauek dira nik aukeratutakoak.

2014ko urtearen emaitzak.

Azala. -1. 

Argazki bakoitza baso isil eta biluzi honen enbor bat bezalakoa da. Urrakiko gainetik oso hurbil, udazkeneko azkeneko egunetan bildutakoa; perretxikurik ez, baina pago motxak baziren.

Hastera goaz!


Urtarrila


Aurten ez dugu elur-negurik izan. Baina halakoen gogoan Urbasan ateratako hau.

Otsaila

Orendain, hasi berri den egun batean. Ohetik mantak kentzea bezainbeste kostatu zaio behelainoari desegitea.

Martxoa


Olaberriko txoko bat. Behin eta berriz ikusitakoa, aldamenean dauzkagun horietakoa. Egun batean beste begi batzuekin ikusten duzu eta erretratatzea besterik ez dago.


Apirila


Udaberriko egunak badira, dena berde bihurtzen direnak. Belarra berdea da, hostoak baita ere, loreak eta mendia. Goroldioa nola ez eta garoa, dena berdea, bizia eta gaztea. Udaberri berdeko egunak dira. Udaberria da eta berdea Agorregiko errekan.


Maiatza


Maiatzeko egunak luzeak dira, amaitzeko itxurarik ez duen uda baten moduan, eta iluntzeak atseginak itsasertzean, Hendaiako Dunbarrietan bezala.


Ekaina


Itzurungo proa eguzkia sartzen den lekura begira. Lurmuturrak eguzkia ikutu nahi du sudur puntarekin bada ere.


Uztaila


Uda iritsi da bete-betean. Egunak beroak dira eta gauak epelak, eta ez da nekerik ilundu osteko orduetan. Getaria ordu urdinean.



Abuztua


Agorrila. Sargoriak eta egarriak. Enborrik gabeko sustraiak ere ur bila doaz Lareon.



Iraila

Hegohaizeak hasi dira. Egunak laburtuz eta uda agurtuz, baina uda kutsuko arratsak dira, eta haizearen atzetik goaz altxorren bila. Txindoki, Lazkaomenditik.




Urria

Orozkoko basoetan, pagoa, argi-iturri, ez gaitezen galdu udazkenaren bila. Berandu, baina badator.



Azaroa

Ilargi argitan eta eguzkia atera aurretik, mendiak bere gala ederrak erakusten dizkigu. Burdingurutzetako gainetan.



Abendua

Urteko azken egunak azken hostoak bezala. Eta egoskor badira haritzak neguaren etorrerari ezetz esaten diotenak. Baina gupida gabe dator negua urruneko mendietatik haize hotzetan zamalka eta lapurtu dizkio hostoak. Uztegiko txoko batean.

Eta amaitzeko...




 Baliteke, aurtengo argazki esanguratsuena. Eta honekin, hurrengo urterarte esaten dugu!










lunes, 30 de diciembre de 2013

12+1 edo 2013. urteko hoberenak

 2013. urteko 12+1 argazki hoberenak


 Bukatzen den 2013. urte honetan, urte osoko 12+1 argazki hoberenak biltzen saiatu naiz. Dudarik gabe aukeraketa zaila izan da, eta argazki batzuk listan sartu nahiean burrukan izan dira, baina hemen daudenak dira. On egin!

sábado, 26 de enero de 2013

Begitokia eta pantaila. Alde txarrak eta onak

Bi modu ditugu argazkia ateratzera goazenean kameran zehar ikusteko:


  • Begitokia erabiltzean (optikoa edo elektronikoa izan daiteke, bakoitza bere izaerarekin).
  • Kamararen pantaila erabiltzea (Live View deiturikoa erabiltzea).
Norberaren gustuak alde batera utziz, bakoitzak bere erabilera eta momentua du eta biak elkarren osagarri dira; zenbait gauza ezin dira begitokian egin eta beste zenbait gauza pantailan. Gainera, bakoitzan agertzen den informazioa ere ezberdina da (burbuila maila, zoom-a, ...).

Goazen bakoitzaren alde on eta txarrak ikustea:

Begitokia:

(Optikoa)
  • Alde onak: 
    • Modu natural eta intuitiboena da argazki ikusteko. Ez da sentsorearen eta kameraren interpretazioa sartzen.
    • Zuzenean objetiboan zehar ari zara ikusten. 
    • Polarizatzailearen efektua hobetoen nabaritzen da.
    • Bateria aurrezten da! Begitokiko LCD txikiak soilik daude piztuta.
    • Estabilizazio gehigarria ematen dizu. Eskuak nahiz eta modu egokian eduki eta zurrun eutsi, beti daukagu (batez ere nik, eskuetako dardara handia daukadala) eskuetako dardararen bat. Begia lotzean, hirugarren oinarri bat gehitzen zaio eta estabilizazioa handitzen da.
    • Argazkilaria begitokitik lan egiten
    • Denbora-errealean ikusten dugu. Ez dago atzerapenik ikusten dugunean.
  • Alde txarrak:
    • Guk ikusten duguna eta makinak ikusten duena ez da berdina. Zenbat aldiz gertatu ote zaigu, begiekin argazki ederra ikusi begitokitik eta gero pantailak haren xarmarik ez izatea?
    • Informazio gutxiago ematen dute begitokiek. Oinarrizko informazioa: ISOa, Exposizioa, denbora...
    • Begitoki askok ez dute ondoren sentsoreak harrapatuko duen guztiak hartzen. Ixkinetako zati txikiak galdu egiten dira, eta ondoren, nahi ez genituen detaile eta elementuak agertzen dira (Ingelesez, coverage deitzen da: 100%, %97 eta %95 dira ohikoenak, lehena egokiena izanik; erakusten duen guztia agertuko da, besteetan ordea zatitxoren bat galduko da ixkinetan). 
    • Eguzkia edo argi iturri indartsuren bat badugu, begiei kalte egin diezaioke.


Pantaila:

  • Alde onak:
    • Azken argazkiaren antza handia izango du pantailatik ikusten dugunak. Interpretazio errealena da.
    • Informazio gehigarri asko ikusi dezakegu: begitokikoaz gain, burbuila maila, gida laguntzaileak, histograma!, ...
    • Zuribeltzean edo beste kolore-joko batean amaitu nahi badugu nola geratuko den ikusi dezakegu,
    • Fokatzeko bi sistema bikain eskeintzen ditu: Focus Peaking deiturikoa eta zoom bidez eskuzko fokatzea,
    • Pantailaren tamainua handia da begitokiarekin konparatuz.
    • Argazkilaria pantailatik lan egiten
    • Pantaila batzuk, angulkuz eta posizioz aldatzeko aukera ematen digu.
  • Alde txarra:
    • Atzerapena dago ikusten ari garenaren eta gertatzen ari denaren artean. Denbora tartea txikia da baina oraindik nahiko nabarmena.
    • Pantailan ikusten dena ez da azkeneko argazkia, haren interpretazioa baizik.
    • Estabilizazio gutxiago!
    • Bateria asko gastatzen du! Pantailak bateri asko eskatzen du.

domingo, 30 de diciembre de 2012

2012 hamabiak

2012ko argazki borobilenak.



Intza, Balerdira begira. Otsailak 18ko arratsaldez.


Gaztelugatxe. Irailak 14ko ilunabarrean.


Banduxu, Asturias. Abenduak 15.


Islandiako izenik gabeko leku horietako bat. Uztailak 29.


Kirkjufellsfoss, Islandia. Abuztuak 7ko arrats grixa.


Izaskundik Uzturre. Martxoak 24.


Lizarrateko basoan. Azaroak 3. Udazkena puri-purian.


Gaztelugatxe. Irailak 14ko ilunabarrean.


Aratzeko geisha eta gereziondoa. Abenduak 1. 


Argia errestan Albizturren. Maiatzaren 1a. 


Pagoaren dantza Urbasan, udazkeneko euriaz. Urriak 27.


Urederrako lamien lekua. Urriak 25.

sábado, 29 de diciembre de 2012

Argazkiak euritan

Euria + Polarizatzailea
konbinazioa izugarria da!
Euria dagoenean, argazkilariok, lehenengo gauza pentsatzen duguna zera da: gaur ezin naiz atera, euria ari du. Eta honekin aukera pila galtzen ari gara! 

Kanpora ateratzeak beldur apur bat ematen digu; ezer gertatuko al zaio kamerari? Eta izurratzen bada? Lasai, gure erreminta ez da izurratuko euri tantan bakan batzurekin bustitzen bada. Eta nik, zer jantziko dut? Txamarra? Txubaskeroa? Aterkia? Eta zer eskurekin aterako ditut argazkiak?

Argazkilari guztiek izan dituzte duda hauek guztiak eta bakoitzak bere soluziotxoak topatu ditu. Lehenengo ordea, euritara irteteko beldurra galdu behar da: ez bagara ateratzen ez dugulako argazkirik izango. Ados? 

Euripean eta euri zaparrada izugarrien azpian ibili naiz argazkiak ateratzen. Ez zen weather-sealed horietakoa eta hala ere, benetan ederki portatu da. Inoiz ez dut gainera babeskirik edo halakorik izan, beraz kamera "biluzik" izan dut euripean. 

Arratsalde osoa euri zaparradarekin
burrukan pasa ostean.
Euripean hiru gauza eduki behar dira kontutan:



  1. Kamera babestu. Nahiz eta ez dudan poltsarik edo babeskirik jarri inoiz. Hurrengoetarako halakoren bat asmatzen nabil 
  2. Euri tantanak kristalean. Oso ondo zaindu beharra daukagu gure objetiboa. 
    Tantarik baldin badago, azken argazkian agertuko da. Tantan solte txiki batzuk izan litezke, edo tantan handiak edo gainazaleko hezetasuna, Azken bi hauek dira arazo nagusi. Argazki osoan galarazi ditzaketelako. 
    Zaintzeko moduak:
  3. Euri tantanek eta hezetasunak haloak
    desenfokeak etabar sor ditzazke.
    • Argazkiak ateratzen ez gabiltzanean, estali tapa batekin.
    • Gure objetiboaren petaloa ezarrita eduki, tapa kendu eta jarri ibili gabe babesa emango dio.
    • Ahal bada, kamera behera begira eraman; objetiboa ez da bustiko horrela.
    • Tantarik erori bada, betaurrekoak garbitzeko mikrofibradun toailatxoak erabili.
    • Ez ibili gure gorputzaren babesean sartu eta atera ibiliko ondorengo puntuaren arazoarengatik.
  4. Kondentsazioa. Hasiera batean arazo iturria euria soilik izan daitekeela pentsatu arren, luzera kondentsazioak burukomin handiagoak emango dizkigu eta ez dauka soluzio errexik. Tenperatura aldaketa handiko aldaketak ekidingo ditugu:
    • Gorputzaren babesetik sartu eta atera ez ibili.
    • Kotxean sartu eta atera ibili beharra badugu, kontuz!
    • Poltsan sartu eta atera ibiltzea ere arazo jatorria da.
Beraz badakizu, kamera hartu eta atera!

Hurrenarte!

domingo, 25 de noviembre de 2012

Udazkeneko argazkiak (I)


 Urbasako basoak izugarrizko aukerak ematen dizkigu, batez ere argazkigintzatik begiratuta, udazken-udaberri tartean. 
Udak egunak luzeagoak ematen dizkigun arren, argia gogorragoa izaten da eta egunsenti-iluntze orduak apur bat urruntzen dira. 
Goizeko argiak guztiz albotik sartzen dira urrea bihurtuz pagoe hostaia horia.
Lothlorien? 


 Lizarrate. Gaur egun lizar gutxi eta pago asko dagoen arren. 

Urek ardatz bertikala osatzen dute, beheko helduleku guztiak hartuz. X nagusia ikus dezakegu, maldek eta errekastoaren ertzek osatuta. Ordena puskatuz eta ekilibrioa ezker aldera mugituz pagoa daukagu. 



Euriarekin arratsalde guztian burrukatu ondoren, objetiboa arazoak ematen hasi zen ur tantanekin.
Hala ere, irudi piktoriko hau eskaini zidan.  

Mugimendu askoko pagoa daukagu hemen, dantzan dabilela dirudi, eta uraren desarazteak protagonismo gehiago eskeintzen digu.

sábado, 24 de noviembre de 2012

Udazken fotografikoaren amaiera

Goiza Urbasako portuan
Esan daiteke, jada amaiera eman diogula udazken fotografikoari. Koloreak joan dira hostoetatik eta hosto gabeziak oraindik edertasun triste bat duen arren, neguko irudiak ditugu buruan.

Aurtengo udazkenari esker moduan argazki sorta prestatu dut. Ondorengo post-etan ikusiko dira.