sábado, 29 de diciembre de 2012

Argazkiak euritan

Euria + Polarizatzailea
konbinazioa izugarria da!
Euria dagoenean, argazkilariok, lehenengo gauza pentsatzen duguna zera da: gaur ezin naiz atera, euria ari du. Eta honekin aukera pila galtzen ari gara! 

Kanpora ateratzeak beldur apur bat ematen digu; ezer gertatuko al zaio kamerari? Eta izurratzen bada? Lasai, gure erreminta ez da izurratuko euri tantan bakan batzurekin bustitzen bada. Eta nik, zer jantziko dut? Txamarra? Txubaskeroa? Aterkia? Eta zer eskurekin aterako ditut argazkiak?

Argazkilari guztiek izan dituzte duda hauek guztiak eta bakoitzak bere soluziotxoak topatu ditu. Lehenengo ordea, euritara irteteko beldurra galdu behar da: ez bagara ateratzen ez dugulako argazkirik izango. Ados? 

Euripean eta euri zaparrada izugarrien azpian ibili naiz argazkiak ateratzen. Ez zen weather-sealed horietakoa eta hala ere, benetan ederki portatu da. Inoiz ez dut gainera babeskirik edo halakorik izan, beraz kamera "biluzik" izan dut euripean. 

Arratsalde osoa euri zaparradarekin
burrukan pasa ostean.
Euripean hiru gauza eduki behar dira kontutan:



  1. Kamera babestu. Nahiz eta ez dudan poltsarik edo babeskirik jarri inoiz. Hurrengoetarako halakoren bat asmatzen nabil 
  2. Euri tantanak kristalean. Oso ondo zaindu beharra daukagu gure objetiboa. 
    Tantarik baldin badago, azken argazkian agertuko da. Tantan solte txiki batzuk izan litezke, edo tantan handiak edo gainazaleko hezetasuna, Azken bi hauek dira arazo nagusi. Argazki osoan galarazi ditzaketelako. 
    Zaintzeko moduak:
  3. Euri tantanek eta hezetasunak haloak
    desenfokeak etabar sor ditzazke.
    • Argazkiak ateratzen ez gabiltzanean, estali tapa batekin.
    • Gure objetiboaren petaloa ezarrita eduki, tapa kendu eta jarri ibili gabe babesa emango dio.
    • Ahal bada, kamera behera begira eraman; objetiboa ez da bustiko horrela.
    • Tantarik erori bada, betaurrekoak garbitzeko mikrofibradun toailatxoak erabili.
    • Ez ibili gure gorputzaren babesean sartu eta atera ibiliko ondorengo puntuaren arazoarengatik.
  4. Kondentsazioa. Hasiera batean arazo iturria euria soilik izan daitekeela pentsatu arren, luzera kondentsazioak burukomin handiagoak emango dizkigu eta ez dauka soluzio errexik. Tenperatura aldaketa handiko aldaketak ekidingo ditugu:
    • Gorputzaren babesetik sartu eta atera ez ibili.
    • Kotxean sartu eta atera ibili beharra badugu, kontuz!
    • Poltsan sartu eta atera ibiltzea ere arazo jatorria da.
Beraz badakizu, kamera hartu eta atera!

Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario