lunes, 30 de diciembre de 2013

12+1 edo 2013. urteko hoberenak

 2013. urteko 12+1 argazki hoberenak


 Bukatzen den 2013. urte honetan, urte osoko 12+1 argazki hoberenak biltzen saiatu naiz. Dudarik gabe aukeraketa zaila izan da, eta argazki batzuk listan sartu nahiean burrukan izan dira, baina hemen daudenak dira. On egin!



 +1 edo azala. Zumaiako Algorri hondartzaren gainetik aterata. Iluntze bikaina izan zen, ekaitz eta trumoi eta tximista eta guzti. Aurtengo argazki borobilena.



Urtarrila. Andia mendilerroa ezkutatzen zuen behelainoan bilduta eta elurraren gainean, bakarrik, arantzak erakusten zituena


Otsaila. Ernio oinetan, gaueko ateetan biltzen diren piztiak deman. Ia bi urte behelainoaren atzetik ibili ostean, uzta bilduta.



Martxoa. Totem-ak izar dantzariei begira. Amezketako leku ezagun batean bildutakoa.



Apirila. Batzuetan behelainoa iheskari ibiltzen da, baina haren ordez argia agertzen zaigu guardiak bezalako pago-enbor beltzen artean. Ernioko basoak.



Maiatza. Tturruko-punta eta Napar-Haitzak udaberri gaztean. Panoramika.



Ekaina. Udaberria luzatuz doa hainbeste euriren ostean oraindik ere bizi-bizi dagoela. Bazkan Uzturreko mendiaren begiradapean. Tolosako Montezkue auzotik.



Uztaila. Uda iritsi da eta iluntzeetako gandua urre eta kobre urtua bihurtzen da, hurrenkeran doazen tolesduren gainean. Egunak luzeak dira eta gauak epelak; ilunabarak gozoak baina laburrak, nerabezaroko amodioak bezala.



Abuztua. Proa eguzkirantz. Arrats eder eta iluntze are perfektuago hoietako batean. Algorri, Zumaian.



Iraila. Itzalak luzatu eta oraindik pagoak lerden direnean, eta oraindik behelainoak bisita laburrak egiten dituenean. Urraki gainean galduta.



Urria. Egunsentiak eskuetara datozenean eta hego haizeak gorriz esnatzen dituenean gailurrak. Bidea jarraituz gero, bada altxorrik: Aralargo Malloak,



Azaroa. Hiru sorgin dantzan dabiltza izar iheskorren azpian. Port de la Selva, Costa Bravan.



Abendua. Udazkena tarras doa, makal eta nagi, eta neguko lehen malutak gainera erori zaizkio nahigabean. Zuri-beltza eta koloreak nahastu dira Urbasako portuan.

3 comentarios: